Xabat Illarregi - Azegazte Sariketako irabazlea 2022-05-31

«Beti ikasten duzu zerbait, bai saioro bai formaturo»

Sariketetan esperientzia pilatzen ari da Xabat Illarrei eta plazetan ere gustura dabil, duen gogoa asetzeko beste aukera izatea zaila dela onartu arren. Plaza formatu guztiak ditu gustuko eta guztiean topatzen du zer ikasia.

Xabat Illarregi leitzarrak irabazi berri du II. Azegazte Sariketa Algortan. 12 bertsolari aritu ziren kantuan taberna giroan. Hiru kanporaketa eta finala jokatu zituzten Azegazte taldeak antolatuta. Gustura aritu zen illarregitar gazteena eta giro ona azpimarratu du bai saiotan, bai kantu kideen artean eta baita publikoarekin ere. Eskertuta dagoela adierazi du.

Sariketetan esperientzia pilatzen ari da bertsolari nafarra eta plazetan ere gustura dabil, duen gogoa asetzeko beste aukera izatea zaila dela onartu arren. Plaza formatu guztiak ditu gustuko eta guztietan topatzen du zer ikasia. Entzun Bertsoa.eus-en finala sariketa irabazi ondoren egindako elkarrrizketa.


Azegazte Taldeak balorazio positiboa
Azegazte Taldeak oso balorazio positiboa egin du sariketak eman duenaz. Taldearen izenean, Paule Loizagak adierazi du helburuak bete dituzten sentsazioarekin gelditu direla eta eskertu dute bertsolarien maila, prestutasuna eta publikoaren harrera beroa ere. Aurrera begira, antolatzen jarraitzekotan dira, maiztasuna zehaztu ez badute ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza