Bertsozale Elkartearen eskutik 2022-06-03

Sardiniako Cantadori eta bertsolarien arteko jaialdia sarean

Sardiniako inprobisatzaileak eta bertsolariak elkarrekin bi saio egin berri dituzte Usurbilen eta Azpeitian, Bertsozale Elkartearen eskutik, 'Improvisa una Antiga Poesia' ikuskizunaren baitan. Usurbilgo jaialdiko jarduna sarean dago ikusgai. Dioniggio Bitti, Guiseppe Porcu, Alaia Martin eta Julio Soto aritu ziren bat-batean, Iker Iriartek jarritako gaien harira. Cantadoriak eta bertsolariak lan gehienak elkarrekin ofiziotan egin zituzten, itzultzaileak lagun, baina bestela ere, elkarri zer transmititzen zioten ulertzen zutela zirudien. Publikoa ere ez zen beti itzulpenaren zain gelditzen ulertzen zuena txalotzeko. Cantadoriek koruak lagunduta kantatzen zuten.

Entzun eta gozatu hemen sardiniarren eta bertsolarien arteko inprobisazioa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza