Maddi Agirre txapeldun 2022-05-26

Arabako Eskolarteko finaleko bertsoak sareko plazan

Larunbatean jokatu zen 14-18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Gasteizko Federico Garcia Lorca aretoan eta finaleko bertsoaldi onenak sarean daude ikusgai. Irati Martinez, Maddi Agirre, Eukene De los Aires, Samuel Rodriguez, Hegoi Amabizka, Sabin Abarrategi, Gari Arexolaleiba eta Danel Herrarte aritu ziren kantuan. Maddi Agirrek irabazi zuen eta Danel Herrarte gelditu zen bigarren. Arabako bertsolariek maila ederra erakutsi zuten eta hemen bertako hautaketa zabala.

 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza