BeƱat Astiz gailendu zen 2022-05-27

Nafarroako Eskolarteko bertso hautaketa sarean

Nafarroako 36. Eskolarteko Txapelketako bertso hautaketa zabala sarean da jada gozagarri. Arantzako Aterpean jokatu zen larunbatean, Nafarroako Bertso Eskolen Topaketen baitan. Zazpi bertsolari aritu ziren kantuan: Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Beñat Astiz Isasi (Barañain), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Larraitz Goikoetxea Zuriarrain (Altsasu), Manex Leone Baraibar (Iruñea), Olatz Bados Ganuza (Olazti) eta Xabier Elizalde Soto (Iruñea). Ainhoa Larretxeak aurkeztu zuen saioa, eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Julen Zelaieta aritu ziren epaile lanetan.

Beñat Astiz Barañaingo bertsolaria irabazi du txapela eta Eki Mateorena leitzarra gelditu da bigarren. Biak izango dira Nafarroako ordezkariak Euskal Herriko finalean.

Bertsolari barañaindarrak Eneko Fernandez Bortzirietako Bertso Eskolako kidearen eskutik jaso zuen txapela. Beste sari bat ere izan zen Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, "Oinak buruan" saria. Kasu honetan, Eki Mateorenak irabazi zuen sari hori. Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman zion garaikurra.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza