Eskolarteko Txapelketak 2022-06-03

Xilabako Eskolarteko finala larunbatean Itsasun

Xilabako Eskolarteko finala larunbatean Itsasun

Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko Eskolarteko finala jokatuko da larunbat honetan Itsasun, Sanoki gelan, 11:00etan hasita. Aurrez kanporaketa gaindituta, honako sei bertsolari gazte ariko dira kantuan: Irantzu Idoate Funosas, Haira Aizpurua Ibargarai, Ibai Lekuona Darceles, Aetz Etxart Sarasola, Haize Lekuona Blanco eta Aiantze Lannes Butron. Lehenbiziko bi sailkatuek Euskal Herriko Eskolarteko finalerako txartela eskuratuko dute.


Euskal Herriko finala ia osatuta
Eskolarteko Euskal Herriko finala ia osatuta dago, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Bizkaiko finalak jokatuta. Xilabakoa larunbatean jokatuta, orduan osatuko da taldea. Hona hemen txartela lortu duten finalistak:

Gipuzkoakotik: June Aiestaran eta Jon Mendiluze
Arabatik: Maddi Agirre eta Danel Herrarte
Nafarroatik: Beñat Astiz eta Eki Mateorena
Bizkaitik: Izaro Bilbao eta June Diaz.
Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoatik: larunbatean erabakiko da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu