Leitzan, larunbatean 2022-06-06

Ane Labaka 'pameladun' II. Señora Sariketan

Labakak Aner Euzkitzerekin jokatu zuen buruz burukoa. Glosadore katalanak eman zioten hasiera saioari.

Ane Labaka Mayoz Lasarte-Oriako bertsolariak jantzi zuen larunbatean II. Señora Sariketako pamela, Leitzan jokatutako finalean. Goizetik hasita, jai giroan etorri zen arratsaldeko saioa eta bigarren edizio honetan ere sei bertsolari oholtzan: Sarai Robles, Aner Euzkitze, Ane Labaka, Amaia Iturrioz eta aurtengo bi ohorezko señora gobidatuak: Erika Lagoma eta Uxue Fernandez.

Leitzako Herri aretoan jokatu zen finala. Glosadore katalanek eman zioten hasiera saioari eta lehen faseko lanak amaituta Ane Labaka eta Aner Euzkitze sailkatu ziren buruz burukora, eta Lasarte-Oriako bertsolariak irabazi zuen sariketa, Amaia Agirreri lekukoa hartuz. Labakari Amaia Agirre bertsolariak eta Elenita Guinea Izan inurri elkarteko kideak eman zioten irabazlearen pamela. 

Agurra bien artean
Txapeldunaren agurra Ane Labaka eta Aner Euzkitzek kantatu zuten, Naufragoaren doinuan, Labakak bertso hasiera eta bukaera eginez, eta Euzkitzek puntu motzak. Hemen bien artean osatu zuten agurra.

Labaka:
Pamela edo buru beroki
noiz apurtzaile, noiz desegoki
batzutan esan egin behar da
besteetan iradoki

Euzkitze:
lasai egoteko hemen
Ane eskerrak zu zeunden
bueno, eskerrak gu geunden

Labaka:
Bertsolaritza bihurtzekotan
arnastu daitekeen toki
irabazteak ez du zentzurik
ez bada kolektiboki




Bertsoa.eus ere finalean izan zen eta datozen egunetan zabalduko ditugu protagonisten hitzak eta bertsoaldi hautaketa zabala.

 



Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»