Eskolarteko Txapelketak 2022-06-06

Haira Aizpurua Ibargarai irabazle Iparraldeko Eskolartekoan

Haira Aizpurua Ibargarai irabazle Iparraldeko Eskolartekoan
Euskal Herriko finala, ekainaren 18an, Iurretan. 12 bertsolari ariko dira kantuan. Gipuzkoatik: June Aiestaran eta Jon Mendiluze. Arabatik: Maddi Agirre eta Danel Herrarte. Nafarroatik: Beñat Astiz eta Eki Mateorena. Bizkaitik: Izaro Bilbao eta June Diaz. Lapurditik: Haira Aizpurua Ibargarai eta Irantzu Idoate. Baxenabarretik: Daia Harluxet. Zuberoatik: Aetz Etxart.

Larunbatean Lapurbi Baxenabarre eta Zuberoako eskolarteko txapelketa jokatu zen Itsasun, Sanoki Gelan. Irantzu Idoate Funosas, Haira Aizpurua Ibargarai, Ibai Lekuona Darceles, Aetz Etxart Sarasola, Haize Lekuona Blanco eta Aiantze Lannes Butron aritu ziren kantuan. Haira Aizpurua Ibargarai gailendu zen eta Irantzu Idoate gelditu zen bigarren. Irabazleari Xumai Murua bertsolari eta Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakari ohiak jantzi zion txapela. Biak Euskal Herriko finalean izango dira ekainaren 18an.



Bi lapurtarrekin batean, Baxenabarretik Daia Harluxet ariko da eta Zuberoatik Aetz Etxart.




Euskal Herriko finala osatuta
Iparraldeko hiru lurraldeetako ordezkariak erabakita, Eskolarteko Euskal Herriko finala osatuta gelditu da. Hona hemen txartela lortu duten finalistak:

Gipuzkoatik: June Aiestaran eta Jon Mendiluze.
Arabatik: Maddi Agirre eta Danel Herrarte.
Nafarroatik: Beñat Astiz eta Eki Mateorena.
Bizkaitik: Izaro Bilbao eta June Diaz.
Lapurditik: Haira Aizpurua Ibargarai eta Irantzu Idoate.
Baxenabarretik: Daia Harluxet.
Zuberoatik: Aetz Etxart.

Finala ekainaren 18an jokatuko da Bizkaian, Iurretan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza