Arabako Bertsolari txapelketa 2022-06-07

Araiako finalerdiko bertsoak sarean

Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalerdia jokatu zen Araian eta bertako bertsoaldirik onenak sarean daude. Sei bertsolari aritu ziren kantuan eta honako hau izan zen finalerdiko sailkapena:

Oihane Perea: 354 puntu
Unai Anda: 341 puntu
Maddi Agirre Epelde: 331 puntu
Asier Otamendi Alkorta: 329 puntu
Andere Arriolabengoa: 323,5 puntu
Felipe Zelaieta: 318,5 puntu

Araiako saiotik Oihane Perea irabazlea pasa zen finalera. Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Eli Plazaola Zubizarreta aritu zen aurkezle lanetan. Epaile berriz, Fernando Sopelana, Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier eta Aitor Jimenez.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza