Arabako Bertsolari txapelketa 2022-06-09

Izarrako bertsoak sarean

Izarran jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdia eta bertso hautaketa zabala sarean da. Sei bertsolari aritu ziren kantuan:

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)
Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)
Paula Amilburu Izargarai (Aramaio)
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku)
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia)
Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

Manex Agirrek irabazi zuen finalerdia taldeko bost lehenbizikoak finalerako sailkatu dira. Hona hemen sailkapena:

Manex Agirre: 368,5 puntu
Peru Abarrategi: 664 puntu
Xabi Igoa: 359 puntu
Iñaki Viñaspre: 358,5 puntu
Paula Amilburu: 354,5 puntu
Rikardo Gonzalez de Durana: 329 puntu

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez aritu zen aurkezle Izarran. Epaile lanetan, berriz, Fernando Sopelana, Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier eta Aitor Jimenez.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza