Eskolarteko Txapelketak 2022-06-08
Sareko plazan entzungai daude Xilabako Eskolarteko Txapelketako bertsoak. Larunbatean jokatu zen Lapurbi Baxenabarre eta Zuberoako eskolarteko finala Itsasun, Sanoki Gelan. Irantzu Idoate Funosas, Haira Aizpurua Ibargarai, Ibai Lekuona Darceles, Aetz Etxart Sarasola, Haize Lekuona Blanco eta Aiantze Lannes Butron aritu ziren kantuan. Haira Aizpurua Ibargarai gailendu zen eta Irantzu Idoate gelditu zen bigarren. Irabazleari Xumai Murua bertsolari eta Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakari ohiak jantzi zion txapela. Biak Euskal Herriko finalean izango dira ekainaren 18an.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza