30 urteko ibilbidearen ondoren 2022-06-12
Oihane Perearen agurra izan zen larunbateko finaleko beste emozio gailurretako bat. Aurrez ez zuen ezer iragarri eta finaleko agurrean erakutsi zituen bere asmoak, 30 urteko txapelketa bideari agur edo gero arte esanaz.
Hogeita hamar urte luzez
fokoen erdi-erdira
igo eta gero igual
hauxe dugu despedida
Olatzen arte lanari
begira nago begira
egurra ta harria eman dut
hemen kontua hori da
gazteak ta komunistak
nere esperantza dira
beraz igual jetsiko naiz
lehendabiziko aulkira
gehiago disfrutatzeko
beste batzuen dizdira
Final ondoren Bertsoa.eus-i egindako adierazpenetan, adierazi du hauxe dela momentua. Pereak ez zuen esan erabateko agurra izango zenik, ez zuen aterik itxi, baina bai sentitzen zuela «gero arte behintzat» eskatzen ziola egoerak. Entzun final ondorengo bere azalpenak.
Bukaerako agurra
2022-06-11 Gasteiz
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu