Paula Amilburu 2022-06-12

«Sentitzen dut ez dudala erakutsi dakidana»

Paula Amilburuk bota zuen finaleko bertso txalotuenetako bat, hamarreko txikian hilerriari begira hartu berri zuten etxea zela eta. Sentsazio gazi-gozoarekin gelditu zen, ordea, aramaioarra. Gogotsu eta zentratuta heldu arren, behar bada final baten exijentzia maila ez zuela ondo neurtu aitortu zuen final ondorengo elkarrizketan. Atarian edizio askotan gelditu ondoren, bere lehenengo finala izan zen larunbatekoa. Bertso-eskolan prestaketa lanean egindako bidea ere azpimarratu zuen.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza