Bertsolaritza irratietan 2022-06-13

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Badakizue astero Euskal Herrian egiten diren irratsaioen berri ematen dizuegula kronikatxo honetan. Bada, hona aurreko asteak utzi ziguna. Disfrutatu !

Bertsoinka saioa Xorroxin irratian

Joan den martxoaren 22an, Zestoan, Uztapideren omenezko bertso saioko bertsoak entzungai izan ziren Bertsoinka saioan.



Hitza Jolas programa Euskadi irratian

Azken txanpan zen 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa eta finalaren atarian zeuden pasa den larunbatean eta beraz Araian eta Izarran jokatutako final erdietako saioetako bertsoaldiak bildu zituzten. Denak ezin sartu eta hautaketa egin beharrean izan ziren. Bi saio hauen ostean, zehaztuta geratu zen finala nortzuk jokatuko zuten. Bederatzikoari ere egin diote tartea! Ea gustuko duzun!

 
 

Aste hontan eduki gutxi dago baina
Badaukagu guztiok gozatzeko aina !

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza