Atzo jokatu zen Gautegiz-Arteagan 2022-06-13

Ane Zuazubiskar irabazle Argi Baltza sariketako bigarren kanporaketan

Ane Zuazubiskar irabazle Argi Baltza sariketako bigarren kanporaketan

Argi Baltza gazte sariketako bigarren kanporaketa jokatu zen atzo Bizkaian, Gautegiz-Arteagan, Lilibertso bertso eskolak antolatuta. Mikel Retolaza, Janire Arrizabalaga, Unai Mendiburu, Irune Basagoiti, Ane Zuazubiskar eta Aitor Servier aritu ziren kantuan eta Ane Zuazubiskar bertsolari arrasatearrak lortu zuen finalerako txartela zuzenean.

Ane Zuazubiskar 201,5 puntu
Mikel Retolaza 197
Unai Mendiburu 179,5
Janire Arrizabalaga 171
Kerman Diaz 169,5
Irune Basagoiti  166


Aitor Etxebarriazarragak irabazi zuen lehenbiziko kanporaketa, eta Zuazubiskar eta biak finalean izango dira. Hirugarren kanporaketa igandean, ekainak 19, Mendatan, 18:00etan, Udal frontoian: Ibai Amillategi, Eneko Aldana, Maider Altuna, Bittor Altube, Joanes Illarregi eta Maddi Ane Txoperena.

Lehenbiziko kanporaketako sailkapena:

Aitor Etxebarriazarraga  203,5 puntu
Aner Euzkitze  196 puntu
Sarai Robles   184,5 puntu
Peru Abarrategi  181,5 puntu
Jone Larrinaga  178 puntu
Iker Uriarte  161 puntu

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu