Peru Abarrategi - Arabako txapelduna 2022-06-15

«Uste dut txapelari freskotasun puntu bat eman ahal diodala»

Bertsoa.eus Peru Abarrategirekin elkartu da bere herrian, Aramaion. Egun batzuk pasa arren, oraindik kalean gelditzen dute agurtu eta zorionak emateko.

Bere belaunaldia, duela gutxi arte udalekuetan ibiltzetik orain plazan lekua hartzera pasa dela ikusten du Peru Abarrategik eta uste du hori bertsolaritzaren osasun onaren seinale dela. Bertsoa.eus-ek bere bizipenak eta aurrera begirako helburuak jorratu ditu Arabako txapeldun berriarekin. Ez du bere burua bereziki bertso friki kontsideratzen eta baina bertsoak inguratuta bizi da. Udalekuetako belaunaldia aipatu du, kontzeptu gisa. Arabako bertsolaritza irakasle da ogibidez: Aramaio inguruan, Gasteizen eta Araba Errioxan dabil. Eta asteburuko agenda polita dauka: ostiral arratsalde eta gauean bertso kopla txapelketa Aramaion, larunbatean Eskolarteko finala Iurretan eta ondoren umeekin asteburu pasa.

Jasotako maitasunaz eskertuta
Larunbata Gasteizen pasa eta igandean etorri zen Aramaioko taldera herrira bueltan, eta harrera beroa egin zioten Abarrategiri. Herri maitea da bera eta maitasun hori buelta jasotzeak asko bete zuela aitortu du. Arantza, aitak finalean egon ezin izana, osasun kontuak medio. Berari eskaini zion txapela.

Txapelari zer eman nahi lioken galdetuta, Peruk aitortzen du ardura handia dela Arabako Txapeldun gisa kantzatzea baina plazer handiz beteko duena. Ardura hori ordea, presiotik baino gozamenetik bete nahiko luke, eta hori du erronka nagusi. Jendeak freskotasuna azpimarratu diola esan du eta berak ere uste du agian freskotasun puntu bat eman ahal diola txapelari.

Aurrera begirako lanketaz eta bertsogintzari eskaini nahiko lioken zentralitateaz galdetuta, bere bidean jarraitzeko asmoa azaldu du Abarrategik, ez du uste erabaki drastikorik etorriko denik eta aitortu lehenbizi gertatu zaion guztiaren digestioa egin behar duela. Umore erregistroa oso gustukoa du, eta eroso egiten zaio. Diskurtso serioagoetan landu beharra ikusten du bere burua.

Txapelketa formatuari dagokionez, Euskal Herrikoan kantatuko du udazkenean Abarrategik. Erronka handia, baina, hor ere presiotik barik disfrutetik bizi nahi lukeena eta entzuleak bere bertsoekin gozatzea du helburu.

Bertso formatu guztiak ditu atsegin, mahai bueltakoak bereziki eta Arabako Txapelketa ere bai. Hiru ediziotan asko gozatu duela dio. Txapelketa formatuak erakartzen du.

Bertsolaritza osasuntsu ikusten du Abarrategik, eta horren seinaletzat jotzen du duela gutxi arte udalekuetako «ume mokoak» zirenak orain herrialdeetako txapelketan burua erakusten dabiltzala. Bertsolaritzak norberak bere erara bizitzeko aukeren aldekoa da. Plaza bat hautatzekotan, Gasteizko Aihotz plaza aukeratuko luke eta bertsolari bat, Maialen Lujanbio.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri