Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022-06-15

Txapelketa Nagusian parte hartuko duten bertsolariak

Txapelketa Nagusian parte hartuko duten bertsolariak

42 bertsolari izango dira aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusian. Erabakitzeko zeuden azken bi postuak Arabako finala jokatuta argitu dira. Peru Abarrategi eta Manex Agirrek ordezkatuko dute Araba.

Maialen Lujanbio Zugasti egungo txapelduna txapelketan izango da eta finalean kantatuko du, 2001etik txapeldunak ohi duen legez. Txapelketan izango dira BEC-eko beste azken bost finalista ere: Aitor Mendiluze Gonzalez (egungo txapeldunordea), Sustrai Colina Akordarrementeria, Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia eta Unai Agirre Goia. Aurreko finalistetatik, Igor Elortza Aranoa eta Aitor Sarriegi Galparsoro ez dira aterako. Biek duela 4 urte iragarri zuten txapelketa utzi egingo zutela. Beraz, aurten gutxienez bi bertsolari berri izango dira Iruñeko finalean.

Herrialdeetatik sailkatuak
Txapelketan parte hartzeko eskubidea herrialdeetako txapelketen bidez eskuratu dutenen artean, plazan maiztasun batekin dabiltzan gehienak eman dute izena. Hauxek dira guztiak:

Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Iguaran Amondarain, Eneko Lazkoz Martinez, Eñaut Martikorena Lizaso, Gorka Pagonabarraga Agorria, Haritz Mujika Lasa, Iban Urdangarin Lardizabal, Imanol Uria Albizuri, Iñaki Apalategi Astigarraga, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Joanes Illarregi Marzol, Jone Uria Albizuri, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maialen Akizu Bidegain, Miren Amuriza Plaza, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Elustondo Plazaola, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas, Oihana Iguaran Barandiaran, Onintza Enbeita Maguregi, Patxi Iriart Hiribarren, Saioa Alkaiza Guallar, Unai Gaztelumendi Arandia, Unai Mendizabal Jauregi, Xabat Galletebeitia Abaroa, Peru Abarrategi Sarrionaindia, Manex Agirre Arriolabengoa eta Xabier Silveira Etxeberria.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu