Iurretan, larunbatean 2022-06-16

12 bertsolari gazte Eskolarteko finalean

12 bertsolari gazte Eskolarteko finalean
Bertsotan:June Aiestaran, Jon Mendiluze, Maddi Agirre, Danel Herrarte, Beñat Astiz, Eki Mateorena, Izaro Bilbao, June Diaz, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Daia Harluxet eta Aetz Etxart. 11:30etan frontoian.

34. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari txapelketa jokatuko da larunbatean Iurretan, Kepa Arroitajauregi frontoian. Sarrera doakoa da baina gonbidapena eskuratu behar da www.bertsosarrerak.eus gunean. Euskal Herri oso 12 bertsolari gazte ariko dira. Herrialdeetako aurren-bigarrenak, eta Baxenabarreko zein Zuberoako ordezkari bana. Hona hemen banan-bana:

Gipuzkoatik: June Aiestaran (txapelduna) eta Jon Mendiluze.
Arabatik: Maddi Agirre (txapelduna) eta Danel Herrarte.
Nafarroatik: Beñat Astiz (txapelduna) eta Eki Mateorena.
Bizkaitik: Izaro Bilbao (txapelduna) eta June Diaz.
Lapurditik: Haira Aizpurua Ibargarai (txapelduna) eta Irantzu Idoate.
Baxenabarretik: Daia Harluxet.
Zuberoatik: Aetz Etxart.

Euskal Herriko Eskolartekoa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean. Irabazleari Unai Iturriaga bertsolari durangarrak jantziko dio txapela.

Bertsoa.eus ere Iurretan izango da eta finaleko bertsoaldi onenak sarean jarriko ditu.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza