Bi kanporaketa eta finala 2022-06-16

Aramaioko III. kopla txapelketa ostiralean

Aramaioko III. kopla txapelketa ostiralean

Aramaioko III. Kopla txapelketa jokatuko da ostiral honetan. 14 bertsolari gaztek hartuko dute parte eta bi kanporaketa eta finala izango ditu. Aurreko bi ediziotan ere harrera beroa izan zuen txapelketa hau 18:30etan hasiko da eta kanporaketak parkean eta plazan jokatuko dira. Finala, Dukiena jatetxean izango da.

Honako bertsolariak ariko dira kantuan: Paula Amilburu, Xabat Illarregi, Danel Herrarte, Eli Pagola, Maider Arregi, Aitor Tatiegi, Garazi Navarro, Unai Mendiburu, Sarai Robles, Joanes Illarregi, Aissa Intxausti, Beñat Iguaran, Maddi Agirre eta Aitor Etxeberriazarraga.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza