Finala ekainaren 26an Muxikan 2022-06-17

Argi Baltza sariketako azken kanporaketa domekan Mendatan

Argi Baltza sariketako azken kanporaketa domekan Mendatan

Argi Baltza gazte sariketako azken kanporaketa jokatuko da igandean Mendatan, 18:00etan hasita. Sei bertsolari ariko dira kantuan, Udal frontoian: Ibai Amillategi, Eneko Aldana, Maider Altuna, Bittor Altube, Joanes Illarregi eta Maddi Ane Txoperena.

Aitor Etxebarriazarragak irabazi zuen lehenbiziko kanporaketa eta Ane Zuazubiskarrek bigarrena. Biak finalean izango dira. Hiru irabazleak eta beste hiru puntuaziorik altuena lortu dutenak sartuko dira finalean.


Lehenbiziko kanporaketako sailkapena:

Aitor Etxebarriazarraga  203,5 puntu
Aner Euzkitze  196 puntu
Sarai Robles   184,5 puntu
Peru Abarrategi  181,5 puntu
Jone Larrinaga  178 puntu
Iker Uriarte  161 puntu

Bigarren kanporaketako sailkapena:

Ane Zuazubiskar 201,5 puntu
Mikel Retolaza 197
Unai Mendiburu 179,5
Janire Arrizabalaga 171
Kerman Diaz 169,5
Irune Basagoiti  166

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza