Ostiralean jokatu zen 2022-06-20

Xabat Illarregik irabazi du Aramaioko Kopla Txapelketa

Xabat Illarregik irabazi du Aramaioko Kopla Txapelketa

Ostiralean jokatu zen Aramaioko III. Kopla Txapelketa eta pandemia aurreko irabazle bera izan zuen: Xabat Illarregi leitzarra. 14 bertsolarik hartu zuten parte eta bi kanporaketa jokatu ziren arratsaldez. Ondoren, zortzi sailkatu ziren finalerako, epaimahiak erabakita. Finala Dukienan jokatu zen afalondoan, 80 lagunetik gora bilduta. Entzuleek hala erabakita, Xabat Illarregik eta Eli Pagolak jokatu zuten buruz-burukoa eta leitzarrak irabazi zuen bigarrenez jarraian.

Honako bertsolariak ariko ziren kantuan: Paula Amilburu, Xabat Illarregi, Danel Herrarte, Eli Pagola, Maider Arregi, Aitor Tatiegi, Garazi Navarro, Unai Mendiburu, Sarai Robles, Joanes Illarregi, Aissa Intxausti, Beñat Iguaran, Maddi Agirre eta Aitor Etxebarriazarraga.

Bertsolari leitzarrak denbora gutxian irabazten duen bigarren saria da, izan ere, maiatzean Azegazte sariketa irabazi zuen Algortan, 12 bertsolarik parte hartu zuten ekitaldian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza