Bertsopaperak hitanoan Azkoitiko Udalak antolatuta 2022-06-21

Eli Pagolak irabazi du 'Hike Eizan' bertsopaper lehiaketa

Eli Pagolak irabazi du 'Hike Eizan' bertsopaper lehiaketa
Eli Pagola bertsolari hernaniarrak irabazi du Azkoitiko Udalak antolatutako I. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa. Sariketa honen berezitasuna da bertsopaperak hitanoan direla eta noka izatea baloratu egiten da. Guztira, 24 lan jaso dituzte maila ezberdinetan eta Pagola gertatu da irabazle helduenean Tximista eta trumoia izeneko lanarekin. Noka idatzitako sorta da Pagolarena.

Eli Pagola bertsolari hernaniarrak irabazi du Azkoitiko Udalak antolatutako I. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa. Sariketa honen berezitasuna da bertsopaperak hitanoan direla eta noka izatea baloratu egiten da. Guztira, 24 lan jaso dituzte maila ezberdinetan eta Pagola gertatu da irabazle helduenean Tximista eta trumoia izeneko lanarekin. Noka idatzitako sorta da Pagolarena. Bigarren saria Aimar Goenaga eibartarrak irabazi du Amonak bilobari sortarekin. Helduen mailako Azkoitia saria Lide Rekondo herritarrak eskuratu du Amonak bere bizitzaren errepasoa egiten dio bilobari lanarekin.


Gazteen mailan, berriz, Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarrak irabazi du lehen saria, Eten punturik ez lanarekin. Oier Juaristi azkoitiarra izan da bigarrena Denbora azkarregi, goizetik gaueraino sortarekin. Azkoitia saria, bestalde, Noa Break, Intza Arrietak eta Maddi Arrietak osatutako hirukoteak irabazi du; hiru lagun horiek Jakara bidaia izeneko lana aurkeztu dute.

Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz bertsozale elkarteko bina kidek osatu dute, eta horiek guztiek saritutako “lanen kalitatea” azpimarratu dute. Hala ere, “zenbait kasutan, hitanoaren eta zukaren nahasketa” agertzen dela aipatu dute kideek, eta “hiperritanoa erabiltzeko joera” ere nabarmendu dute.

Sari banaketa ekainaren 30an
Bertsopaper lehiaketako lanen sari-banaketa ekitaldia ekainaren 30ean egingo dute Elkargunean. Egun horretan bertan II. Hike eizan! bertso saioa egingo dute han: Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan, Imanol Artola Felixek gaiak jarrita.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu