Ane Labaka - Erradikalak proiektuko kidea 2022-06-21

«Bereziki diskurtsoan egin nahi izan dugu ekarpena»

Ane Labaka eta Beatriz Egizabalek larunbatean agurtuko dute Erradikalak proiektua, bost urteko bidea eta 180 emanaldi eginda. Bertsolaritzan, emanaldi berezietan gehiena. Lana liburu batean ere jasota utzi dute. Festa giroan agurtu nahi dute, inguruan izan dituztenak bilduta eta sorpresaren bat ere izan litekeela iradoki du Labakak.

Erradikalak gara izan zen lehenbizi eta Erradikalak ginen etorri zen gero. Feminismoa zehar-lerro zuen begirada, bertso jarri eta bakarrizketetan gorpuztua. Oholtzan bost urteko bidea eta 180 emanaldi eginda, larunbatean egingo dute agurreko emanaldi festa. Bi emanaldietako edukiak eta esperientzia Erradikalak liburuan jaso dituzte eta hura ere eskura izango da larunbatean.

2016 ernetu zen Erradikalak gara. Abenduan lehenengo Lanku Beka jaso zuen eta 2017ko otsailaren 5ean estreinatu zen. Oso harrera beroa izan zuen proiektuak eta emanaldi zaparrada etorri zen. Lehenengo zikloa arrakastatsua itxi eta 2019an Erradikalak ginen etorri zen, maiatzaren 27an estreinatu zena.

Bertsolaritzan emanaldi berezi deitzen den formatuak bide luzea egin du baina Erradikalak proiektuak marka guztiak hautsi ditu, eta askoagatik gainera. Beste proiektu ezagunak 100 emanaldiren azpitik ibili ziren eta honek, bi zikloak batuta, 180ko langa jarri du. Bi formatuen uztarketa honetan, bertso jarrien garrantzia azpimarratu du Ane Labakak. Bigarren planoan utzita daudela uste du eta, berak oso gustuko izaki, bide horri leku egin dio Erradikalak proiektuan.

Formatuaz harago, Egizabal eta Labakak diskurtsoan zentratu dute ekarpen ahalegina: esaten den horretan, esaten denak atzean ezkutatzen duen horren konstzientzian, umoretik zein seriotik.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa