ALBEko Bertso eskaintza udan 2022-06-23

ALBEko bertsolari gazteak gaur, udako eskaintza zabala irekitzeko

ALBEko bertsolari gazteak gaur, udako eskaintza zabala irekitzeko

ALBEk 16 bertso ekitaldiko eskaintza zabala antolatu du gaurtik irailera. Bertso eskolako gazteek emango diote gaur hasiera egitarauari: June Diaz, Peio Lago eta Maialen Lago ariko dira Gazteen San Joan Suan bertsotan, 20:00etan, San Nikolas plazan.


Bihar, 24an, Balkoitik balkoirako saio klasikoa izango da Portu Zaharrean: Unai Iturriaga eta Nerea Elustondo librean, 21:30etan hasita.



25ean ALBE Eguna. 26an Sopelako jaietako saioa: Naroa Torrealdai, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Saioa Alkaiza, Miren Loizagak gaiak jarrita. 12:00etan txosna gunean.

Jaialdi Mundiala 13an
Aurten ere Jaialdi Mundiala izango da hitzordurik garrantzitsuenetako bat: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jone Uria, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Igor Elortza kantari, 19:00etan, Muxikebarrin.

Gorlizko jaiak, Algortako San Inazio jaiak, Erromo, Portu Zaharra... Algortan eta inguruan izango da bertsoaz non gozatua aurtengo udan ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza