Algortako Bertsolari Eskola 2022-06-24

Algortako Bertsolari Eskolak 16 bertso ekitaldiko eskaintza zabala antolatu du ekainetik irailera. San Joan suaren inguruan bertsotan, Balkoitik balkoirako klasikoa, ALBE Eguna, Jaialdi Mundiala, auzoetako eta eskualdeko jaiak... Algortan eta inguruan izango da bertsoaz non gozatua aurtengo udan ere.
Jaialdi Mundiala uztailaren 13an
Aurten ere Jaialdi Mundiala izango da hitzordurik garrantzitsuenetako bat: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jone Uria, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Igor Elortza kantari, 19:00etan, Muxikebarrin.

EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza