Udako bertso agenda 2022-06-24

Ekainako azken astea, bertso plazari dagokionez, urteko garairik oparoenetakoa da, abuztu erdialdearekin batera, jai egutegia ere halakoa baita: San Joanak, San Pedroak, San Martzialak...
San Joanetako agendari erreparatuta, aurten 35 bertso ekitaldi inguru ageri dira agenda, 23tik 26ra bitartean, Euskal Herri zabalean: Algortan, Aiako Iturriozen, Tolosan, Hernanin, Barañainen, Mallabian, Irisarrin, Leioan, Larraitzen, Larrabetzun, Arrasaten, Berriatuan, Saldiasen eta beste hainbat herrietan.
Emanaldi bereziak ere utziko dizkigu San Joan bueltak: Gaur, Amallon, (Markina-Xemein), Mauriziak Ez Dau Inor Hil emanaldi inprobisatu-musikatu-irudiduna: Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Alaia Martin bertsotan, Amaia Agirrek gaiak jarrita. Parte hartuko dute baita ere Lorea Argaratek, Ines Osinagak eta Olatz Salvadorrek ere. 22:00etan.
Berriatuan, gaur, Berritxu gazte sariketa jokatuko da. Donostian, bihar, Erradikalak ginen emanaldiaren agurra, Dokan, 19:00etan. Abadiñon, Durangaldeko Kopla txapelketa izango da zapatuan.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28