Bertsolaritza irratietan 2022-06-27

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan

Bapateko unibertsoa programa Arraio irratian

Egin dute azkena. Ekhi Zaldua izan zuten gonbidatua aurtengo programaren azken gonbidatua, eskolarteko bertso-paper txapelketan sariduna. Bestalde, Bapateko Unibertsoaren 5. denboraldiari errepasoa egin zioten.
Hurrengo urte arte!

Bapateko unibersoa 2022-06-20

 

Potto programa Bilbo Hiria irratian

2021-2022 ikasturtearen akabuko bala honetan Araba-Bizkaia elkartu dizkigute. Alde batetik Gasteizko Europa Jauregian izan zen Arabako bertsolari txapelketaren finala aletu dute eta, aukeraketa diktatorialean, final handian izan ziren hainbat ariketa eskaini dituzte (BIBA Peru Abarrategi, bejondeizula, txapeldun!). Bestalde, Urdulizeko Mentxakane baserrian ALBE eta PIRATAK bertso-eskolen arteko “desafioa” ekarri dute uhinetara.
On egin eta… biba bertsoa!
Gaizki esandakoak barkatu eta ondo esanei… kasurik ez!

Potto 2022-06-22


Hitza Jolas programa Euskadi irratian

Suaren argitan sorginak izan ohi dira gogoan. Atal honetan, bigarren Señora Sariketako finala izango dugu ardatz. Bertan bizi izandakoak ere izan zuen magia berezia eta protagonisten ahotsean jaso digute gainera. Leitzako herri antzokian izandako Glosadoreak ere entzuteko aukera dugu eta bederatzikoak ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?

 
 

Irratsaioak orai mututzen badira
bertsoz goazen denak kanpoko argira !

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza