Asteartean, 19:00etan, Kultur Etxean 2022-06-27

'Ombuaren itzala' proiektuaren aurkezpena Tolosan

'Ombuaren itzala' proiektuaren aurkezpena Tolosan

'Ombuaren Itzala' bertso festa eta proiektuaren aurkezpena egingo da bihar Tolosan, Patxi Bisquert proiektu zuzendaria eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria bertan direla. 19:00etan, Kultur Etxean. Patxi Bisquert herriz herri ari da proiektua zabaltzen finantziazioa lortzeko helburuz.


30.000 sarrera saltzea helburu

Ombuaren itzala proiektua finantzatzeko auzolanaren bidez 30.000 sarrera saltzea da helburua, eta horiekin 300.000 euro ateratzea. Mezenasgo Legearen bidez, beste 200.000 euro ateratzea posible ikusten du Bisquertek. Azkenik, Euskal Telebistak egiten duen ekarpenarekin 600-700 mila eurotara iristea da helburua, Bisquertek azaldu izan duenaren arabera.

Pello Mari Otaño auzolana izena duen webgunea ere jarri dute martxan, eta leihatila bat ere sartu dute bertan, zuzenean sarrerak erosi ahal izateko. Mezenasgo bidez ere egin daiteke ekarpena.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza