Herriko jaien baitan 2022-06-28

Sei bertsolari Lasarte-Oriako jaialdian, San Pedro egunean

Sei bertsolari Lasarte-Oriako jaialdian, San Pedro egunean

Badira urtero egun jakinetan izaten diren festetako jaialdiak eta ekainaren 29a da egun seinalatu horietako bat, San Pedro eguna egitarau askotako izendapenean. Lasarte-Orian bertsoek ez dute huts egiten egun horretan, eta behin pandemia bolada pasata, aurten ere sei bertsolari ariko dira kantuan Manuel Lekuona kultur etxean:  Ane Labaka Mayoz, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Lierni Rekondo. Gai-jartzen, Ane Ezenarro.

Bertso poteo aldarrikatzailea larunbatean
Lasarte-Oriako jaietan izango da beste bertso ekitaldirik ere: Bertso poteo aldarrikatzailea izango da larunbatean, 18:00etan Txosnagunetik hasita: Oihana Arana, Julene Iturbe Epelde, Eli Pagola, Lierni Rekondo eta Maite Sarasola. Gai-jartzen Ane Labaka Mayoz ariko da. Sorgin Jaiak taldeak antolatu du saioa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza