Udako bertso agenda 2022-06-29

San Ferminak bertsotan Iruñean, Lesakan eta hainbat herritan

San Ferminak bertsotan Iruñean, Lesakan eta hainbat herritan
San Fermin jaiek bertso ekitaldi asko dakarte plazara pandemia ondoko urtean ere. 10 bertso ekitaldi bai behintzat, agendan ageri direnak kontuan hartuta. Gehienak Iruñean, baina baita Lesakan, Pasaian, Azkaraten eta Hernanin ere besteak beste.

San Fermin jaiek bertso ekitaldi asko dakarte plazara pandemia ondoko urtean ere. 10 bertso ekitaldi bai behintzat, agendan ageri direnak kontatuta. Gehienak Iruñean, baina baita Lesakan, Pasaian, Azkaraten eta Hernanin ere besteak beste.

Iruñean, saio gehienak Nafarroako Bertsozale eskutik antolatzen dira, Udalarekin batean. Sarasate pasealekuan egiten diren bi jaialdiak dira ekitaldi nagusiak. Horrez gain, urterokoa da Nafarroa Oinezek Takoneran antolatzen duena ere. Baita Peña La Unicak Balkoitik balkoira antolatzen duena ere.


Bertsozaleak Iruñeako saioan, Sarasateko jaialdian.


2022-07-07 Jaialdia Sarasaten
Sustrai Colina, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio eta Alazne Untxalo. Gai-jartzaile, Ander Aranburu Arriola. Sarasate pasealekuan, 19:00etan. Antolatzailea: Nafarroako Bertsozale Elkartea. Kultur bitartekaria: Lanku.

2022-07-08 Bertso bermuta
Irati Majuelo eta Sarai Robles, Irrintzi Peñan, 14:00etan. Antolatzailea; Irrintzi Peña.



 2022-07-10 Balkotik balkoira Jarautan
Onintza Enbeita, Jon Maia eta Julio Soto balkoitik balkoira. Jarauta kalean, 13:00etan. Antolatzailea: Peña La Unica Elkartea.

2022-07-10 Haurrentzako emanaldia
"Alpistegia" haurrentzako bertso antzerkia. Eneko Arrate Sololuze eta Aissa Intxausti. Sarasate pasealekuan, 19:00etan. Antolatzailea: Nafarroako Bertsozale Elkartea Kultur bitartekaria: Lanku.

2022-07-12 Bertso bermuta
Josu San Jurjo eta Sustrai Colina Zaldiko Maldiko elkartean, 13:00etan. Antolatzailea, Arturo Campion IKA Euskaltegia.

2022-07-14 Jaialdia Sarasaten
Saioa Alkaiza, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Julio Soto. Gai-jartzen, Fernando Anbustegi. Sarasate pasealekuan, 19:00etan. Antolatzailea, Nafarroako Bertsozale Elkartea. Kultur bitartekaria: Lanku.

 
Maddi Ane Txoperena eta Maialen Lujanbio, Lesakan

Lesakan ere urteroko hitzordua
Bertso jaialdiak Lesakako San Ferminetan ere urteroko hitzordua du. Aurten, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Erika Lagoma, Etxahun Lekue eta Josu Sanjurjo ariko dira kantuan,  Iratxe Muxikak gaiak jarrita. Gure Arrano Elkarteak antolatzen du Lankuren bitartekaritzarekin.

Nafarroan, Azkaraten ere San Fermin jaiak ospatzen dira eta bi bertso ekitaldi egingo dira uztailaren 7an eta 9an. Sebastian Lizaso eta Julio Soto izango dira kantuan lehen egunean, Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluze bigarrenean.

Gipuzkoan ere badira San Fermin oihartzunak bertsotan. Pasai Antxon jaialdia izaten da urtero eta Hernaniko Martindegi auzoan egun pasako saioa. Pasai Antxon, azoka plazan, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin ariko dira kantuan, uztailaren 9an, 19:00etan hasita. Mimos Tabernak antolatzen du.









Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra