San Pedro jaiak 2022-06-29

Jubilatu Eguneko saioa eguerdian eta jaialdia gauean Asteasun ostegunean

Jubilatu Eguneko saioa eguerdian eta jaialdia gauean Asteasun ostegunean

Bi bertso saio izaten dira Asteasuko San Pedro jaietan eta aurten biak egun berean egokitu dira, ekainaren 30an. Eguerdian eta bazkalondoan, Sebastian Lizaso eta Millan Telleria ariko dira kantuan Jubilatu Eguneko saioan. Gauean, urteroko jaialdia. Aurtengoan, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Haritz Mujika eta Jexux Mari Irazu ariko dira bertsotan, Amaia Agirrek gaiak jarrita. 22:30etan frontoian izango da saioa.

Aurten Santamañan ere bai
Jai egitarau beraren baitan, Santamañako jaietan ere izango dira bertsoak aurten uztailaren 18an, bi urteko etenaren ondotik. Azken urteotan bezala, Anjel Mari Peñagarikano eta Jexux Mari Irazu ariko dira bertsotan egun osoz.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza