Busturialdeko bertsolaritza 2022-06-30

Lilibertsoren urteko ekimen nagusiak

Lilibertsoren urteko ekimen nagusiak

Aspaldiko urteetan Lilibertso izenak geroz eta presentzia handiagoa bertsolaritzaren plazan. Gernika eta inguruko herrietako bertsolaritza mugimendua biltzen du bertso eskola honek eta urtean zehar zenbait ekitaldi antolatzen ditu. Baita eragile izan ere. Lilibertsok paper aktibo hori jokatzen du eskualdean. Urtean 4-5 ekitaldi nagusi antolatzen ditu:

Urtarrilaren 5ean Errege bezperako bertso afaria Gernikan. Hori da urteko lehen hitzordua. Astran izaten da eta bi bertsolari izaten dira kantuan.

Eskualdeko txapelketa bi urterik behin. Eskualdeko bertsolari Txapelketa arrakasta handiko ekitaldia da eskualdean. Bi urterik behin izaten da (Bizkaiko Txapelketa tokatzen ez den urtean). Kanporaketak eta finala izaten dira eta aurten 200 lagunetik gora bildu ziren finalean, giro itzelean. Aitor Etxebarriazarragak irabazi zuen.

Astelehen bezperako bertso jaialdia, urrian. Urteko jaialdi nagusia da Gernikako Lizeo Antzokian egiten dena. Sei bertsolariko jaialdia da: «Eliteko bertsolariak ekartzen ditugu; jende asko sartzen den tokia da Lizeo Antzokia eta oso ondo funtzionatzen du» azaldu du Gezuragak.


Astra iluntzeak, udan. Astrako kultur taldeen arteko ekimena da udara begira, Astra kanpoan egiten dena. Bertso eskolak bertso saioa antolatzen du eta aurten Igor Elortza, Jone Uria, Ibai Amillategi eta Beñat Bilbao izango dira, uztailaren 27an, 20:00etan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza