Ostegunean sari banaketa, Bertso astearen baitan 2022-07-04

Aner Euzkitzek irabazi du Basarri Saria

Aner Euzkitzek irabazi du Basarri Saria
«Bertsoen berrikuntza formala» azpimarratu du epaimahaiak. Nahikari Gabirondo, Uxue Alkorta eta Andoni Egaña aritu dira zeregin horretan. «Uste dugu bete-betean asmatu duela Anerrek, berrikuntza bat erantsi eta bertsoek bere naturaltasuna nahiz etorria izaten jarraitzen dute», adierazi du Egañak. Ostegunean sari banaketa eta bertso jarrien aurkezpena, Bertso Astearen baitan.

Aner Euzkitzek irabazi du bertso jarrien aurtengo Basarri Saria Zopa hozten ari zaizu sortarekin. «Bertsoen berrikuntza formala» azpimarratu du epaimahaiak. Nahikari Gabirondo, Uxue Alkorta eta Andoni Egaña aritu dira zeregin horretan. «Uste dugu bete-betean asmatu duela Anerrek, berrikuntza bat erantsi eta bertsoek bere naturaltasuna nahiz etorria izaten jarraitzen dute», adierazi du Egañak. Aurtengo edizioan 11 lan aurkeztu dira.

Bertso jarriak idazten umetatik
Aner Peritzek beti erakutsi izan du bertso jarriak idazteko grina eta umetatik ari da sariak irabazten. Basarri Sarian ere bigarren saria eskuratu zuen 16 urterekin.

Ostegunean sari banaketa eta bertso jarrien aurkezpena
Azken urteetan Basarri Sariko lan irabazleak Zarauzko Bertso Astearen baitan aurkezten dira, bertso jarriekin egiten den ekitaldiaren baitan. Aner Euzkitzek ere hortxe aurkeztuko du bere lana ostegun honetan, uztailaren 7an, 22:00etan Torre Luzeako parkean egingo den ekitaldian.

(Argazkia: Aritz Mutiozabal - Urola Kostako Hitza)

 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»