II. Edizioa aurten 2022-07-04

Hika bertso saioa eta Hike Eizan bertsopaper lehiaketako sari banaketa Azkoitian

Hika bertso saioa eta Hike Eizan bertsopaper lehiaketako sari banaketa Azkoitian

Harrera beroa izan du aurten ere Hika Bertso Saioak Azkoitian. Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Miren Amuriza eta Andoni Egaña aritu ziren bertsotan, Imanol Artola Felix-ek gaiak jarrita. Areto bete jende bildu zen ekitaldira. Saio ondorenean, I. Hike eizan bertsopaper lehiaketako sariak banatu ziren. Eli Pagola bertsolari hernaniarrak irabazi du helduen mailako lehenengo saria, Tximista eta trumoia lanarekin. Noka idatzitako sorta da Pagolarena. Sariketa honen berezitasuna da bertsopaperak hitanoan direla eta noka izatea baloratu egiten da. Guztira, 24 lan jaso dituzte maila ezberdinetan. Bigarren saria Aimar Goenaga eibartarrak irabazi du Amonak bilobari sortarekin. Helduen mailako Azkoitia saria Lide Rekondo herritarrak eskuratu du Amonak bere bizitzaren errepasoa egiten dio bilobari lanarekin.



Aretoa beteta, Hika Bertso Saioan.

Gazteen mailan, berriz, Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarrak irabazi du lehen saria, Eten punturik ez lanarekin. Oier Juaristi azkoitiarra izan da bigarrena Denbora azkarregi, goizetik gaueraino sortarekin. Azkoitia saria, bestalde, Noa Break, Intza Arrietak eta Maddi Arrietak osatutako hirukoteak irabazi du; hiru lagun horiek Jakara bidaia izeneko lana aurkeztu zuten.






 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu