Moxian-Etxebeltz bertsoguneak antolatuta 2022-07-05

Zarauzko Bertso Astea ostegunetik larunbatera

Zarauzko Bertso Astea ostegunetik larunbatera
Bertso musikatuek emango diote hasiera ostegunean Torre Luzeako parkean eta, saioa amaitzeko, hor aurkeztuko da Basarri Saria irabazi duen sorta ere, Aner Euzkitzek berak kantatuta.

Zarauzko Bertso Astea bueltan da berriz ere pandemiako etenalditik, azken urteetako formatu berean. Bertso musikatuek emango diote hasiera ostegunean Torre Luzeako parkean eta, saioa amaitzeko, hor aurkeztuko da Basarri Saria irabazi duen sorta ere, Aner Euzkitzek berak kantatuta. Ostirala Zarauzko bertso eskola eta Erniarraitzen arteko jokoak piztuko du. Bertso pilota lehenbizi, desafioa gero. Larunbatean, astea borobiltzeko, hamaiketakoa eta ohiko Txepelketa Alde Zaharrean tabernaz taberna.

Egitaraua

Uztailak 7, osteguna
Bertso musikatuen emanaldia, 22:00etan, Torre Luzeako parkean (eguraldi txarra egingo balu, Modelo antzokian). Saio amaieran, Basarri Bertsopaper Saria banatuko dute. Aner Peritz zarauztarra izan da aurtengo txapelduna.

Uztailak 8, ostirala
Bertso-pilota, 18:30ean, Frontoi Txikin (euria egingo balu, Zinema frontoian). Erniarraitz Motxian-Etxebeltzen aurka. Erniarraitzen taldea Oier Etxeberriak eta Julene Iturbek osatuko dute, eta Jon Gurrutxaga izango da botilero. Motxian-Etxebeltzen taldean, berriz, Maite Aizpurua eta Markel Eizagirre ariko dira pilotan, eta Julen Zulaika botilera. Epaile lanak, berriz, Iñigo Mantzizidor Mantxi-k egingo ditu.

22:30ean, Bertso Desapiyua izango da bi bertso eskolen artean, Torre Luzeako parkean (euria egingo balu, Modelon). Motxian-Etxebeltzen taldean Aner Peritz Euzkitze, Libe Goenaga eta Aimar Sorazu ariko dira bertsotan. Erniarraitzenean Oier Etxeberria, Julene Iturbe eta Jon Gurrutxaga. Gai-jartzaile lanak, berriz, Ane Peñagarikanok egingo ditu.

Uztailak 9, Bertso Eguna
10:30ean, Musika Plazan hamaiketakoa eta, ondoren, Txepelketa egingo dute, Alde Zaharreko tabernetan zehar.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza