Motxian-Etxebeltz Bertsogunea Zarautzen 2022-07-06

Zarauzko bertso eskolak urtean 8 bertso ekitaldi antolatzen ditu, tartean Bertso Astea eta Lizardi Saria

Zarauzko bertso eskolak urtean 8 bertso ekitaldi antolatzen ditu, tartean Bertso Astea eta Lizardi Saria

Zarauzko Bertso Eskolak urteko egitasmo zabala ateratzen du aurrera, bere ohiko ume eta helduen bertso-eskola dinamikaz gain. Nagusienak uztailean egiten den Bertso Astea eta bertsolari gazteen Lizardi Saria, abuztu bukaeran eta iraila hasieran hasieran egiten dena (bi kanporaketa eta finala izaten dira). Bi ekimenek ere harrera beroa dute herrian. Bertso Astea ostegunean hasiko da eta irailean Modelo Antzokia bete egiten da bertsolari gazteen finala ikusteko.

Horiez gain, abenduan egiten den Kopla Txapelketa ere oso ezaguna da, eta erreferentzia bihurtu da antzeko beste ekimenetan. Bi urtez behin, Korrikarekin batean saio bat egiten dute eta halaxe egin dute aurten ere. Otsailean Santa Eskean ateratzen dira, Elkano eta inguruan. Jubilatuen saioa ohikoa da San Pelaioko auzo elkartean. Euskal Astean eragile ezberdinen emanaldia izaten da eta hor ere parte hartzen du bertso eskolak. Umeekin, bertso eskolako ikasleen kurtso bukaerako bertso afaria egiten dute. Jaietako saioei dagokionez berriz, San Pelaion eta Azken Portun antolatzen diren saioetan parte hartzen dute Motxian-Etxebeltz Bertsoguneko kideek.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza