Bertsoak Sanferminetan 2022-07-11

Hiru bertso ekitaldi gaur Iruñeko San Ferminetan

Hiru bertso ekitaldi gaur Iruñeko San Ferminetan
Takonera parkean, Zaldiko Maldikon eta Kalixto tabernan izango dira saioak.

San Ferminetan bertsoak ere aurrera jarraitzen du eta gaurko astelehenak hiru ekitaldi utziko ditu Iruñean, Takoneran, Zaldiko Maldikon eta Kalixto tabernan. Ordutegiaren hurrenkeran, Bertso bermuta izango da lehenbizi Zaldiko Maldiko elkartean, 13:00etan. Sustrai Colina eta Josu Sanjurjo ariko dira kantuan 13:00etan, Arturo Campion Euskaltegiak antolatuta.

Arratsaldeko 16:00etan berriz, Kalixto tabernan izango du bertsoak hitzordua. Bittor Altube eta Gorka Pagonabarraga ariko dira kantuan. Eta 18:00etan, urteroko jaialdia Takoneran, Nafarroa Oinez txokoan: Josu Sanjurjo, Idoia Granizo, Julen Zelaieta eta Iñigo Ibarra.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza