Muxikebarrin, 19:00etan 2022-07-13

Algortako Jaialdi Mundiala gaur: jaialdi gionizatu esperimentala

Algortako Jaialdi Mundiala gaur: jaialdi gionizatu esperimentala

Udako hitzordu nagusietako bat da eta ALBEko saio izarretako bat. Ohiko jaialdi batek ez duen gidoi eta eszenografia izaten ditu Algortako Jaialdi Mundialak, eta gai jakin baten inguruan joaten da saioa, esperimentazio puntu handi batekin normalean, Kursaalen egiten zen Bertso Eguneko jaialdiaren ildoan, ulertzeko.

Jaialdiko gaia sorpresa izaten da eta arratsaldeko 19:00etan saioa hasten denean ezagutuko du entzuleak. Azken urteetan lekua aldatu du, eta lekuarekin giroa ere bai zertxobait. Urte askotan Algortako Bihotz Alai Plazan egin izan da, karpa handi batean, eta 800-900 lagun inguru elkartu ohi ziren gaueko 21:00etan. Bat baino gehiago, ogitartekoa eta freskagarria lagun. Muxikebarri zabaldu zenetik aretoan egiten da eta erantzun beroa izaten jarraitzen du ekitaldiak.

Gaur arratsaldean, Jone Uria, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Igor Elortza ariko dira kantuan, ALBEko kideek aurkeztuta.

Bertsoa.eus ere Algortan izango da gaur eta hautaketa zabala eskainiko du sareko plazan.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran