Bihar, martxoak 8 plazan 2022-07-13

Ermuak bertsolari gazteak izango dira bihar bertsotan Santixauetako urteroko jaialdian: Irati Alcantarilla, Aner Euzkitze, Haizea Arana, Irune Basagoiti, Inazio Vidal eta Ekhiñe Zapiain Arlegi ariko dira kantuan, Ainhoa Urienek gaiak jarrita. Martxoak 8 plazan izango da jaialdia, 22:30etan. Deba Beheko Bertso-Eskolak eta Ermuko Udalak antolatzen dute jaialdia.