Friki saioak Abuztuan eta irailean 2022-07-20

Harry Potter Saioa, Bertso Fashion Week, Meme Saioa eta beste, Lokatz Loreak ekimenaren eskutik

Harry Potter Saioa, Bertso Fashion Week, Meme Saioa eta beste, Lokatz Loreak ekimenaren eskutik

Animazioaren mundua, fantasia, horoskopoa... bertsotara ekarriko ditu Lokatz Loreak ekimenak abuztuan eta irailean. Friki saioak goiburupean, bost bertso saio berezi antolatu ditu Bizkaian, abuztuaren 13an hasita. Harry Potter Saioa izango da lehenbizikoa; Bertso Fashion Week etorriko da gero; Denbora makina bertsoz hirugarrena; Meme Saioa eta Bertsos-kopoa azkenik. Bost saioetan, 21 bertsolarik hartuko dute parte eta hiru gai-jartzaile ariko dira: Janire Arrizabalaga, Araitz Katarain eta Izaro Bilbao. Saio gehienak gaztetxeetan izango dira. Ekimenak Bizkaiko Bertsozale Elkartearen babesa du. Hona hemen egitarau osoa.

Harry Potter Saioa. abuztuaren 13an, Zornotzako Gaztetxean: Jone Larrinaga, Maddi Agirre, Nerea Ibarzabal eta Leire Vargas.
Berso Fashion Week. Abuztuaren 27an, Deustuko Gaztetxean: Enare Muniategi, Ibai Lekuona, Aitor Etxebarriazarraga eta Josune Aramendi.
Meme Saioa. Irailaren 3an, Portugaleteko Sastraka Gaztetxean: Ixone Asategi, Koldo Gezuraga, Haizea Arana, Asier Alcedo eta Miren Amuriza.
Denbora Makina Bertsoz. Irailaren 10ean, Lekeitioko Gaztetxean. Iruri Altzerreka, Joanes Illarregi, Joar Garate eta Xabat Galletebeitia.
Bertsos-kopoa. Irailaren 17an, Gernikako Astran. Onintza Enbeita, Irune Basagoti, Nagore Beitia eta Aner Euzkitze.

Bertsoa.eus-ek Lokatz Loreak ekimeneko kideak bertso plazara ekarriko ditu gutxi barru beren helburuen berri emateko.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu