78 urterekin hil da Markina-Xemeingo bertsolaria. 2022-07-25

Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' hil da

Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' hil da
Bertso munduan zein handik kanpo ezaguna izan da Gregorio Larrañaga Mandiola 'Mañukorta'. Gaur goizean hil da 78 urterekin.

Beilategia bihar 16:00etatik 17:30era jarriko dute Berriatuako Gardotza poligonoan. Hileta elizkizuna, ostera, 18:00etan izango da Larruskaingo elizan.

1943an jaio zen Mañukorta Markina-Xemeingo Larruskain auzoan. 60ko hamarkadan hasi zen kantuan eta 80koan egin zen bertso munduan ezagun; 1989ko Txapelketa Nagusian finalaren atarian geratu zen.

2014an 'Mañukorta bertsonajea' liburua argitaratu zuen Xabier Amurizak, Mañukortaren bizitzako pasarteak kontatzen dituen argitalpena.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza