Udako bertso agenda 2022-07-29

Baionan bestetako jaialdia, Algortako zikloa eta beste hainbat plaza uztail hondarrean

Baionan bestetako jaialdia, Algortako zikloa eta beste hainbat plaza uztail hondarrean

Uztail hondararrean emankor dator bertso plaza. Ekitaldi ugari eta udako bigarren bertso zikloa abian. Gaur Baionan izango da bestetako jaialdia, Patxa plazan, 12:00etan: Alaia Martin, Sustrai Colina, Irantzu Idoate eta Maddiane Txoperena ariko dira kantuan.

Lau bertso saio Algortako jaietan
Aspaldiko urteetan bezala, Algortako Kasino plazan hiru bertso jaialdi egingo dira eguerdiko ordubatean, eta tabernaz tabernako maratoi mitikoa azken egunean.

Uztailaren 29an
June Diaz, Imanol Uria, Ekhiñe Zapian eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzen, Beñat Vidal.

Uztailaren 30ean
Uxue Alberdi, Paule Loizaga, Unai Iturriaga eta Josu Sanjurjo. Gai-jartzen, Jon Amezaga.

Uztailaren 31ean
Aitor Sarriegi, Etxahun Lekue, Jone Uria eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzen, Maider Barañano.

Bertso maratoian, berriz, Aitor Mendiluze eta Jone Uria.

Altzon, Galdakaon, Amasa-Villabonan, Donostian, Mendexan...
San Inazio bueltan jaiak izaten diren herri askotan bertso jaialdiak izango dira egunotan. Duten historia eta biltzen duten jendetzagatik plaza garrantzitsuak dira, besteak beste, Altzo, Amasa-Villabona, Donostiako Loiola auzoa, Mendexa, Galdakaoko Tximelarre auzoa... Horietan eta beste hainbat lekutan izango dira bertso ekitaldiak egunotan. Ikusi agenda xehea hemen.

Abuztu hasieran, Gasteizko Aste Nagusiko zikloa etorriko da, Aihotz plazan. Beran, Aian, Larraulen, Berastegin, Urepelen, Abadiñoko Gerediaga auzoan eta beste hainbatetan izango dira hitzorduak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu