Udako bertso agenda 2022-08-21

Hamabi bertso ekitaldi Bilboko Aste Nagusian, gaur hasita

Hamabi bertso ekitaldi Bilboko Aste Nagusian, gaur hasita

Bilboko Aste Nagusiak hamabi bertso ekitaldi dakartza aurtengo edizioan, gaur hasi eta abuztuaren 28ra bitartean. Hiriburuetako bertso ziklorik zaharrena da Bilbokoa eta Bizkaiko hiriburuak itxiko du San Ferminetan hasitako hiriburuetako zikloak. Zaharrena ez ezik, saio kopuru eta bertsolarien parte hartze aldetik zabalena ere bada. Ia 40 bertsolarik kantatuko dute.

Gaur egunean ezagutzen dugu Aste Nagusi formatua egiten hasi eta hurrengo urtean jarri zen abian Bilbon, 1979an, gerora Santutxuko bertso eskola izango zen taldearen eskutik. Aste Nagusiko eskaintza antzerakoa da urtero, pandemia urteek egoera aldatu badute ere. Zortzi ekitaldi Udalak antolatuak dira Santutxuko bertso eskolaren eskutik eta Santiago plazan izaten dira eguerdian. Sei jaialdi, libreko saioa eta bertso bazkaria izaten dira.

Konpartsek ere urteak daramatzate bertso ekitaldiak antolatzen Bilboko Aste Nagusian. Aurtengoan lau antolatuko dituzte. Bertso poteoak Zapi Kaleetan eta Txosnagunean, bertsolari gazteen sariketa eta jaialdia txosnetan. Algara Konpartsak antolatu ditu bertso poteoa eta bertsolari gazteen sariketa. Mamiki txosnak jaialdia.

Hona hemen egitaraua:          
               
                        
Abuztuak 21, Santiago plazan, 13:00etan       
Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal eta Maddi Ane Txoperena.
                        
Abuztuak 22, Santiago plazan, 13:00etan   
Ane Labaka, Jon Maia, Julio Soto eta Miren Artetxe.  
                        
Abuztuak 23, Santiago plazan, 13:00etan          
Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra, Maialen Akizu eta Ibon Ajuria.

Abuztuak 23, Txonagunean eta Zazpi kaleetan, 12:00etan eta 17:00etan
Bertso poteoa bertso eskolen eskutik.

Abuztuak 23, Santiago plazan, 13:00etan     
Bilboko Aste Nagusiko bertsolari gazteen III. Sariketa. Beñat Astiz, Izaro Bilbao, Jon Mendiluze eta Haizea Telleria. Gai-jartzen, Unai Mendiburu. 16:00etan, Bailen kalean.
                   
Abuztuak 24, Santiago plazan, 14:00etan     
Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga. Bertso bazkaria.          
                        
Abuztuak 25, Santiago plazan, 13:00etan   
Miren Amuriza, Aitor Etxebarriazarraga, Xabat Galletebeitia eta Aitor Bizkarra.

Abuztuak 25, Mamiki Txosnan, bazkalostean
Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra, Izar Mendiguren eta Oihane Perea. Gai-jartzen: Amaia Errasti.
                       
Abuztuak 26, Santiago plazan, 13:00etan   
Sebastian Lizaso eta Onintza Enbeita. Librean.        
                        
Abuztuak 27, Santiago plazan, 13:00etan    
Alaia Martin, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina.
                        
Abuztuak 28, Santiago plazan, 13:00etan           
Andoni Egaña, Saioa Alkaiza, Igor Elortza eta Jone Uria.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri