Gazte sariketak 2022-08-29
Zarauzko Lizardi Sariko finalean kantatuko duen seikotea erabakita gelditu da joan bi kanporaketa jokatuta. Hauxe da aurtengo seikotea:
Andoni Rekondo (Hernani)
Aner Peritz Euzkitze (Zarautz)
Gorka Pagonabarraga (Durango)
Oier Etxeberria (Azpeitia)
Aitor Tatiegi (Oñati)
Naia Arrizabalaga (Azkoitia)
Finala ostiral honetan jokatuko da Zarautzen, Modelo aretoan, 22:00etan hasita. Etxebeltz-Motxian bertsoguneak antolatzen du Lizardi Saria, Zarauzko Udalaren laguntzarekin.
Bi kanporaketa joan den astean
25 urte edo beheragoko Euskal Herri osoko 16 bertsolari gaztek hartu dute parte Lizardi Sarian eta joan den ostegun eta ostiralean jokatu ziren bi kanporaketak, Imanol Urbieta Musika Eskolan. Bigarren kanporaketan azken orduko aldaketa izan zen. Lierni Rekondo Lasarte-Oriako bertsolaria zen izatekoa baina bere ordez Andoni Rekondo hernaniarrak kantatu zuen. Lehen kanporaketan Aner Euzkitze nagusitu zen eta berak lortu zuen finalerako lehen txartela. Bigarrenean, Andoni Rekondok ordezko gisa joan eta kanporaketa irabazi egin zuen. Hernaniar gazte honek duela 2 urte egin zuen debuta Hernaniko tabernetako txapelketan.
Lehen kanporaketako sailkapena
Aner Peritz 217 puntu
Gorka Pagonabarraga 208'5 puntu
Haizea Arana 194'5 puntu
Peru Abarrategi 194 puntu
Aimar Sorazu 186'5 puntu
Idoia Granizo 176 puntu
Enare Muniategi 175'5 puntu
Ekain Tolaretxipi 162 puntu
Bigarren kanporaketako sailkapena
Andoni Rekondo 225 puntu
Oier Etxeberria 202 puntu
Aitor Tatiegi 198 puntu
Naia Arrizabalaga 196.5 puntu
Irati Alcantarilla 196.5 puntu
Xabat Illarregi 188 puntu
Ane Beloki 186.5 puntu
Libe Goenaga 176 puntu
(Argazkiak: Amaia Urbieta Arruti - Urola Kostako Hitza)
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24