Herriko jaien baitan 2022-09-06

Herriko jaien baitan, bertso jaialdia egingo da ostegunean Zizurkilen, Elbarrena auzoan. Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika ariko dira kantuan, Amaia Agirrek gaiak jarrita. 19:45etan, Elizan. Azken urteetan gora egin duen bertso plaza da Zizurkilgoa. Kokapenak ere, behar bada, lagundu du horretan, plaza irikitik aterpe bildura igaro baita. Jende asko biltzen da eta giro beroa sortu. Ordutegi aldetik ere, aldaketak etorri dira. Gauean izaten zen pandemia aurretik eta iluntzean orain.
Zizurkilgo Elbarrena auzoan jaietan egingo den bigarren bertso ekitaldia izango da. Aurreko astean Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio aritu ziren bertso afaritan Urkamendi elkartean, Igotz Alkortak gaiak jarrita.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza