22:00etan Modelo Antzokian 2022-09-02

Lizardi Sariko finala gaur Zarautzen

Lizardi Sariko finala gaur Zarautzen

Bertsolari gazteen Lizardi Sariko finala jokatuko da gaur gauean Zarautzen, Motxian-Etxebeltz bertsogunearen eskutik. Iraileko lehen ostiralean izaten du finalak hitzordua eta halaxe dator aurtengo edizioa ere. Hamasei bertsolarik parte hartu eta bi kanporaketa jokatu ostean, honako seikote hau ariko da kantuan: Andoni Rekondo (Hernani), Aner Peritz Euzkitze (Zarautz), Gorka Pagonabarraga (Durango), Oier Etxeberria (Azpeitia), Aitor Tatiegi (Oñati) eta Naia Arrizabalaga (Azkotia). Aner Euzkitze eta Andoni Rekondok irabazi dituzte kanporaketak.

Maila handiko seikotea da eta Andoni Rekondo da plazan berriena. Duela bi urte plazaratu zen Hernaniko tabernetako txapelketan eta ohiko gazte sariketetan parte hartu gabea da orain arte. Lizardin, azken unean ordezko gisa hartu zuen parte, Lierni Rekondo lasartearrak ezin zuela-eta. Bestalde, seikoteko bat, Gorka Pagonabarraga Txapelketa Nagusian izango da udazkenean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza