Udako bertso agenda 2022-09-02

Bertso agenda zabala iraileko lehen asteburuan

Bertso agenda zabala iraileko lehen asteburuan

Sartagudatik hasi eta Trapagaran bitartean hamabost bertso ekitalditik gora izango dira iraileko lehen asteburu honetan. Herrietako jaien bueltakoak asko eta baita bestelako ekimenen ingurukoak ere. Formato aldetik, anitz dator asteburua. Sartagudan Memoriaren parkean izango dira gaur bertsoak, Soto eta Alkaizaren ahotik. Lekeition balkoitik balkoira ariko dira bertsotan eta Atarrabian bertso poteoan. Errigoitik kopla desafioa eta Zarautzen bertsolari gazteen Lizardi Sariko finala gaur.

Larunbatean Trapagaranen bertso poteoa izango da eta Portugaleten Meme Saioa, besteak beste. Igandean, Muetz eta Lezaman izango dira jaialdiak eta Berriatuko Millioi auzoan librean ariko dira Uxue Alberdi eta Ane Labaka.

Datorren astea ere bertsotan hasiko dute Zizurkilen eta Zestoan, bietan izango baitira ekitaldiak astelehenean. Agenda osoa ikusi hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza