None 2022-09-03

Aner Euzkitze Lizardiko txapeldun, final eder batean

Aner Euzkitze Lizardiko txapeldun, final eder batean

Aner Euzkitzek irabazi zuen Lizardi Saria atzo Zarautzen, Modelo Antzokian jokatu zen finalean. Iñigo Mantzizidor Mantxik jantzi zion irabazleari txapela. Maila ederreko finala osatu zuten sei bertsolariek. Bigarren, Andoni Rekondo hernaniarra gelditu zen txapeletik 2 puntura, bere lehen sariketan. Bertso onenaren saria ere hernaniarrak irabazi zuen. Finaleko sailkapena: Aner Peritz 286,5 puntu; Andoni Rekondo 284,5; Aitor Tatiegi 278; Gorka Pagonabarraga 266,5; Oier Etxeberria 255; Naia Arrizabalaga 229. Aretoa bete jende bildu zen Zarautzen eta bero erantzun zien bertsozaleak bertsolarien lanari.





Informazio gehiago eta finaleko bertsoak astelehenean sareko plazan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza