Aner Euzkitze - Lizardi Sariko txapelduna 2022-09-05
Aner Euzkitzek (Zarautz, 2002) Lizardi Saria irabazi zuen ostiralean, 20 urterekin (25 urte arteko bertsolariak hartzen dute parte). Bere herrian irabazi izana berezia izan dela aitortu du, Lizardi Sariarekiko harreman berezia dutelako Zarauzko bertsolari gazteek. Hirugarren parte hartzea eta bigarren finala zuen aurtengoa 20 urteko bertsolari gazteak. Aitortu du, ohi ez bezala, urduri jaiki zela goizean. Aldarte horri buelta emanda, saio osoan zehar kontzentratuta egon izanaren sentsazioa dauka zarauztarrak eta gustura aritu zen bertsotan. Saioa oro har oso ona iruditu zitzaion Euzkitzeri: «Ikusten nuen beste bostak ere nire aurretik geratu zitezkeela».
Txapela, «Sortu nahi genukeen eta/sortzen ari garen horri»
Udaleku uda izan du Aner Euzkitzen eta inguru horretako jendea bertan zela jakitun, giro horri eskaini zion agurra. Baina, era berean, «beste esparru askotarako ere baliagarri» izan zitekeela kontziente izanda.
Finaleko giroa eta publikoaren erantzun beroa ere azpimarratu ditu aurtengo txapeldunak. Eskaera utzi ere bai: aretoko argia piztea entzulearen erreakzioak jarraitu ahal izateko. Entzun Aner Euzkitzek Bertsoa.eus-en finalaren inguruan adierazi dituenak.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu
Irune Basagoiti Agirre - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari Irazu