Trinitate plazan 2022-09-08

Euskal Jaien baitan bertso jaialdia egiten da Donostian irailaren bigarren larunbatean. Trinitate plazan egin izan da urte askoan, Konstituzio plazara aldatu zen gero eta, espazio irekiegia iritzita, Trinitate plazaren bildura itzuli da berriz. Sei bertsolariko jaialdia izaten da eta honako hauek ariko dira aurten kantuan, Saroi Jauregik gaiak jarrita: Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia. Gaueko 22:00etan izango da. Jaialdia Donostiako Udalak antolatzen du.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza