Amasa-Villabonan 2022-09-12

Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ekitaldia ostegunean

Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ekitaldia ostegunean
Txapelketa Nagusiko aurkezpen soziala ostegunean egingo da Amasa-Villabonan, Bertsozale Elkarteko egoitzaren atarian, 19:00etan.

Txapelketa Nagusiko aurkezpen soziala ostegunean egingo da Amasa-Villabonan, Bertsozale Elkarteko egoitzaren atarian, 19:00etan. Txapelketa hasi aurrean egiten den festa giroko ekitaldia izaten da, irekia, eta txapelketan kantatuko duten bertsolariek zein beste alorretako parte hartzaileak ere bertan izango dira: gai-jartzaile, epaile, teknikari, antolatzaile... Bertsozaleek bertatik bertara jarraitzeko aukera izango dute dena eta horretara gonbidatu ditu Bertsozale Elkarteak.


Hilaren 24an Getxon
Bertsolari Txapelketa Nagusia hilaren 24an abiatuko da Getxon. Lehenengo saioan honako sei bertsolariok ariko dira kantuan Muxikebarri Zentroan, 17:00etan hasita.

•    Agin Laburu Rezola
•    Eneko Lazkoz Martinez
•    Nerea Elustondo Plazaola
•    Oihana Bartra Arenas
•    Peru Abarrategi Sarrionandia
•    Unai Mendizabal Jauregi

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza